Kaixo ezkurraldiko lagunak!!!
Hemen gaude Arabako Errioxan ezkurrak biltzeko eta ereiteko kanpaina berri bat egiteko.
Deialdi bakoitzaren data eta lekua jakinarazten dizuegu:
EZKURRAK BILTZEA
Data: 2022ko abenduaren 17an, larunbata
Ordua: 9:00
Lekua: Navaridaseko frontoia
EZKURRAK EREITEA
Data: 2023ko urtarrilaren 28an, larunbata
Ordua: 9:00
Lekua: La Poveda etorbidea (Lapuebla de Labarca)
Bilketa beren kabuz egin nahi dutenentzat (eskualdeko artadi nagusien kokapenaren mapa erantsi dugu), zein ezkur diren hoberenak jakiteko kontuan hartzekoak gogoratzen ditugu:
• Telazko poltsak edo fruta kutxak erabiliko ditugu.
• Ezkur gehien dituzten Arteak aukeratu.
• Ezkurren kolorea marroia izan behar da (krema kolorea edo marka horixkak dituztenak ez dute balio)
• Gogor egon behar dira, (sakatuz gero forma galtzen badute ez dute balio) eta distiratsuak izan behar dira.
• Bildu ondoren, uretan murgildu eta flotatzen dutenak bota ditzakezue.
• Erein arte, gorde egin behar ditugu kutxa edo poltsa iragazkorretan, leku ilun ta fresko baten (inoiz ez, eguzkitan edo leku lehorretan).
• Zenbat ezkur ditugun jakiteko, kg bat pisatu, zenbat ezkurrak dauden zenbatu eta jasotako kilogramo kopuruagatik biderkatu.
Ezkurraldi honetarako berriro ere zuetako guztiak izatea espero dugu.
Hazia gara!

